Hall efektuko sentsore

Hall efektuko sentsore baten funtzionamendua

Hall efektuko sentsorea edo Hall sentsorea/zunda (Edwin Herbert Hallen-ek jarri zion izena) Hall efektuaz baliatzen da eremu magnetikoak edo korronteak neurtzeko edo duen posizioa zehazteko.[1] Hall sentsore batetik korrontea badoa eta sentsorera bertikalean doan eremu magnetiko batera hurbiltzen bada, sentsoreak eremu magnetikoaren eta korrontearen indarraren biderkadurarekiko proportzionala den tentsio irten bat sortzen du. Korrontearen balioa ezagutuz gero, eremu magnetikoaren indarra kalkula daiteke; eremu magnetikoa haril edo eroale batetik dabilen korrontearen bidez sortzen bada, eroalean edo harilean dagoen korrontearen balioa neur daiteke.

Eremu magnetikoaren indarra eta korrontea ezagunak badira, Hall sentsorea erabil daiteke metalen detektagailu gisa.

  1. «Everything You Need To Know About Hall Effect Sensors | RS | RS» ie.rs-online.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search